Alkatxofak

Zenbatentzat: 2 pertonentzat

Denbora: 45 minutu

Osagaiak

  • 2 Alkatxofa dozena
  • 2 dozena txirla
  • 2 baratxuri hortz
  • 1dal oliba olio
  • Hirina
  • Gatza

Prestakuntza

1. Orburuak garbitu ondoren, ura eta gatza dituen ontzi bat su bizian jarri.

2. Irakiten hasten denean, orburuak bota behar dira. Oso samurrak badira, 15 minututan gutxi gorabehera egosiko dira. Egosi ondoren, idortu, eta bitan moztu.

3. Zartagin batean olioa eta xehe-xehe eginda dauden baratxuriak jarri behar dira.

4. Irina eta txirlak gehitu, eta espatula batekin eragin etengabe minutu erdi batez, irinak kolore pitin bat hartu arte.

5. Orburuak egosteko erabili den ur pixka bat gehitu, eta zain egon txirlak ireki arte. Ireki ondoren, orburuak jarri eta egosi pixka bat.

6. Saltsa loditu behar da, baina ez sobera.