Arrain zopa

Zenbatentzat: 6 lagunentzat

Denbora: 50 minutu

Osagaiak

  • Salda:
    • Erabiliko ditugun ganben azalak
    • Xapo baten burua, kg erdia gutxi gorabehera, zatitua
    • 2 l ur
    • 2 koilarakada oliba olio
  • Zopa:
    • 5 koilarakada oliba olio birjina
    • Tipulin bat, zerrendatan moztua
    • Porru bat, xerratan
    • Azenario bat, xerratan
    • 7 koilarakada tomate saltsa
    • 2 baratxuri ale, xaflatan
    • Gainera,
    • Zorrotada on bat brandy
    • 100 g ongi txigortu (zopako ogia)
    • Koilarakada apal bat piperrauts gozo
    • Kg laurdena ganba, zurituak
    • Eskukada bat txirla
    • Koilarakada bat oliba olio birjina

Prestakuntza

1-Salda: Kazola batean, oliotan jarriko ditugu potxatzen xapo burua eta ganba azalak. Gatza eman eta urez estaliko dugu kazola. 40 bat minutuan edukiko dugu su eztian egosten. Iragazi.

2-Zopa: Sueztitzen jarriko ditugu barazkiak, gorritzen utzi gabe. Tomatea, zopako ogia, xerretan, eta piperrautsa erantsiko ditugu ondoren. Brandya isuri eta 10 segundoan edukiko dugu irakiten. Gatza emango dugu gero. Salda gaineratu eta 40 bat minutuan edukiko dugu guztia ezti egosten, ari eta ari. Gatz-puntua zuzendu eta xehatu egingo dugu zopa; iragazki mehe batez pasatuko dugu ondoren.

3-Jakiak itsasten ez diren padera batean, olio pixar batez salteatuko ditugu ganba zurituak. Segundo batzuk baino ez. Gatza eman eta iragazi berri dugun zopan sartuko ditugu. Padera horretan berean irekiko ditugu txirlak, olio pixar batekin. Ireki ahala murgilduko ditugu zopan. Baztertu egingo ditugu irekitzen ez direnak. Probatu, gatz-puntua zuzendu eta zerbitzatu egingo dugu zopa.