Arroza txipiroi saltsan

Zenbatentzat: 2 pertsonentzat

Denbora: Ordu bat

Osagaiak

Arroza egiteko:

  • Basmati motako arroza: 200g
  • Ura: 400ml
  • Baratxuria: 2
  • Olio txorrotada bat

Saltsa egiteko:

  • kipula: 2
  • Baratxuria: 2
  • Tomate birrindua: 100 ml
  • Txipiroia: 200 g
  • Tinta beltza: 2 koilarakada
  • Gatza
  • Olioa

Prestakuntza

Arroza egiteko:

1.Lehenengo eta behin, baratxuria xerratan moztuko dugu eta lapikoan egingo dugu olio pixka batekin.

2.Kolore marroixka hartzen duenean, arroza gehituko diogu eta olioarekin igurtziko dugu.

3.Ondoren ura gehitu eta egiten utziko dugu su ertainean.

Saltsa egiteko:

1.Lehenengo eta behin, kipula eta baratxuria txikitu eta zartaginean salteatuko ditugu.

2.Eginda daudenean, tomatea gehitu eta bertan kozinatzen utziko dugu 10 minutuz.

3.Bitartean, txipiroiak garbitu, txikitu eta beste zartagin batean kozinatuko ditugu.

4.Bestalde, 150ml ur berotan bi koilarakada txipiroi tinta beltz diluituko ditugu.

5.Tomatea berotuta dagoenean, bertara botako dugu ur eta tintaren nahasketa eta kozinatzen utziko dugu 25 minutuz.

6.Denbora hori pasatakoan, aurreko nahasketa irabiagailuarekin irabiatu eta lapikora botako dugu eta bertara txipiroi zatiak gehituko ditugu.

7.Azkenik kozintzen utziko ditugu beste 15 minutuz txipiroiak bigun gelditu daitezen.