Babarrunak

Zenbatentzat: 2 pertsonentzat

Denbora:

Osagaiak

  • Babarrun edo indaba kilo erdi
  • 2 litro ur
  • 2 koilarakada oliba olio
  • Gatza

Prestakuntza

1. Sukaldeko eltzean babarrunak ura eta oliba olioarekin jarri egosten borbor bizian hasten denean sua jeitsi eta ertainean mantendu.

2. Babarrunak 3 orduz egon behar dira sutan gutxienez, errezeta azkartzeko presioko eltzean egin daiteke babarruna.

3. Saltsa loditu eta indabak eginik daudenean gatza gehitu. Hau amaieran egitea oso garrantzitsua da babarrun edo indabak zarta ez daitezen

4. Aukeran olio errea (baratxuri errefritoa) gehitu daiteke, azken unean eltzera botata