Berenjena beteak

Zenbatentzako: pertsona batentzat

Denbora: Ordu bat

Osagaiak

  • Berenjena txikiak: 2
  • Haragi txikitua: 250 g
  • Baratxuri aleak: 2
  • Intxaur muskatua
  • Piper hautsa
  • Oliba olioa: 3 koilarakada
  • Ardo txuria: 3 koilarakada
  • Gazta xehetua
  • Esnegaina
  • Tomate frijitua
  • Gatza

Prestakuntza

1.Berenjenak ondo garbitu ondoren, 10 minutuz ura gatzetan egosiko ditugu.

2.Egosi ondoren, ura xukatu, erditik moztu eta koilara batez hustu berenjenak bere haragi guztia aterataz.

3. Utzi berenjenak labeko bandeja batean ondorengo nahasketa bertan ipintzeko.

4.Barrukoa prestatzen: Sartagin batean, tipula, baratxuria eta piperra, dena ondo txikitua botako dugu olio txorrotada batekin eta segituan aurreko berenjena haragiarekin batuko dugu.

5. Minutu batzuk egiten utziko dugu eta jarraian, haragi txikitua gehituko dugu, orain gatza eta nahi diren espeziak gehituz.

6.Su ez oso fuertean izango dugu haragia kolorez aldatzen den arte orduan ardo txuria botako dugu. Momentu honetan sua igoko dugu alkohola lurrundu arte.

7.Ondoren, tomatea frijitua eta esnegaina botako dugu, dena ondo nahasiz.

8.Orain berenjenak nahasketa honekin beteko ditugu gainetik gazta xehetua estaltiz. Labean sartuko dugu 15 minututan 200ºtan, aldez aurretik berotua dugula. Platerean jarri eta jateko prest izango dugu.