Brava patatak

Zenbatentzat: 4 lagunentzat

Denbora: 30 min

Osagaiak

  • 4 patata ertain, normalean bat pertsonako
  • Patatak frijitzeko olio dexente
  • Gatza, nahi haina
  • Brava saltsarentzat:
    • 2 koilarakada txiki pimentoi (pikantea edo gozoa, gustoko bezala)
    • Tipul ertain bat
    • 250 gr ur
    • 20 gr irin
    • 2 koilarakada oliba olio
    • 1/2 pastila haragi kontzentratuko salda
    • Baratxuri hortz bat
    • Gatza

Prestakuntza

1-Brava saltsa prestazeko, hasi tipula eta baratxuria txiki-txiki mozten.

2-Sartai batean olioa bota su ertainean, sartaia beroa dagonean tipula, baratxuria eta gatz pixka bat bota. Noizbehinka osagaiak nahastu eta egiten utzi trasparente geratu arte, doratuak jarri gabe, 10 minutu inguru iraungo du prozesu honek.

3-Irina bota eta tipularekin batera sukaldatu suabe minutu pare batean, saltsak irin gordinaren zapoerea hartu ez dezan.

4-Ondoren pimentoi koiladakarak gehitu eta ondo nahastu minutu batez.

5-Ura gehitu gutxinaka eta nahasteaz utzi gabe grumoak ez sortzeko.

6-Haragi kontzentratuako saldaren pastila txikitu eta eltzean gehitu, nahastu eta erreduzitzen utzi 2-3 bat minutu, saltsa indartu arte eta ondoren sutik kendu eltzea.

7-Irabiagailuan sartu eta saltsa trituratu dena bat izan arte. Lehorregia gelditzen bada gehitu ur gehiago, eta alderantziz likidoegia badago sartu minutu batzuk gehiago eltzean.

8-Horain patatak. Zuritu, aleetan moztu (erditik eta gero berriz gelditu diren zatiak erditik)

9-Sartai sakon batean, olio asko bota eta berotu, bilatzen ari garena bi aldiz frijitzea da, hasieran suabe eta bukaeran fuerte, horrela barrutik xamurrak eta kanpotik kurruskari geldituko dira. Olioa 140ºC tan egon behar du, 8-10 minutu inguru egon behar du oliotan xamurrak egon arte. Ondoren plater batera atera ahal den olio gutxienarekin eta olio 180ºC tara igo, horren ostean berriz ere patatak sartaira bota eta 2-3 minutu eduki eginak egon arte.

10-Plater batean atera sukaldeko paperarekin, soberako olio xurgatu dezan, eta gatza bota.