César entsalada

Zenbatentzat: 2 pertsonentzat

Denbora: Ordu erdi

Osagaiak

  • Letxuga: Bakoitzaren gustoan
  • Oilasko-bularkiak: 250 g
  • Gazta-barra: 100 g
  • Oliba beltz: 100 g
  • Arrautza pasteurizatua: 50 g
  • Antxoa oliotan: 25 g
  • Baratxuri-buruak: 0.5 unitate
  • Ziapea: 15 g
  • Ekilore-olioa: 0.2 l
  • Moldeko ogia: unitate 1

Prestakuntza

1-Ontziratu hutsean oilasko-bularkiak eta aromatizatu antxoa zatituekin eta ziapearekin eta egosi oilaskoa hutsean ontziratua 90 gradutan 45 minutuz, jaitsi tenperatura eta ebaki zerrendatan.

2-Moztu gazta dadotan, printzetan edo arraspatuta.

3-Higienizatu eta zatitu uraza.

4-Moztu ogia dadotan eta txigortu edo frijitu ogia.

5-Prestatu César saltsa: Emultsionatu arrautzak edo gorringoak limoi-tanta batzuekin, gatzarekin eta olioarekin. Gehitu baratxuri-xerra bat, antxoa zatitua eta ziapea (nahi izanez gero, kaparrak eta perrins saltsa gehi daitezke, norberaren gustuaren arabera), txikitu dena.

6-Jarri plateraren hondoan uraza, gainean jarri oilasko-zerrendak, gazta, ogi-txigorkiak eta olibak.

7-Atondu  saltsarekin.