Erroskilak

Zenbatentzat: 4 pertsonentzat

Denbora: Ordu erdi

Osagaiak

  • Irina: 400g
  • Arrautza: 1
  • Legamia: goilakarada 1
  • Anis likorea: 2 goilarakada
  • Azukrea: 150 g
  • Glass-azukrea: 3 goilarakada
  • Esnea: 4 goilarakada
  • Olioa: 4 goilarakada
  • Frijitzeko beste olio bat

Prestakuntza

1.Gopor edo ontzi borobil batean arrautza jo eta gehitu berari 4 olio goilarakadak, anisa eta esnea.

2.Dena berdindu arte irabiatu behar da. Orduan azukrea eta legamia gehitu eta segi irabiatzen azken hauek guztiarekin bat egin artean. Apurka gehitu eta nahastu irina ore erabilgarri bat lortu arte.

3.Ondoren zentimetro erdiko zilindroak egin eta 10 zentimetroko luzeran moztu.

4.Ore tutu hauekin, erroskilak osatu borobilean, muturrak elkarri itsatsi.

5.Su ertainetan olio ugari berotu zartagin handi batean eta erroskila denak frijitu, puztutzen direla ikusteraino. Igo sua nahi beste gorritu direla erabaki arte.

6.Erroskila guztiak sukalde paperaren gainean jarri eta glass-azukrearekin egin euri zuri bat gainetik.