Espagetiak oilasko eta hirugilar krematsu erara

Zenbatentzat: 4 lagunentzat

Denbora: 30 minutu

Osagaiak

  • 400g espageti
  • 150g hirugilar
  • 1 baratxuri hortz
  • 1 tipula
  • 2 oilasko bularki
  • 200ml esne-gain
  • 400ml esne
  • 200g gazta xehetua
  • Oliba olioa
  • Piper beltza
  • Gatza

Prestakuntza

1-Pasta egosten hasi, bitartean beste dena prestatzeko denbora edukiko duzu.

2-Urez bete eltzea eta sutan jarri.

3-Ura irakiten hastean gatz pixka bat bota eta espagetiak sartu. Ondoren espagetien paketean jartzen duen denboraz eduki egosten.

4-Espagetiak prest daudenean, eskurritu eta egosi duzun uraren zati bat gorde (gutxienez edalontzi bat ur).

5-Pasta egosten dagoen bitartean errezetaren beste zatia prestatu beharko duzu denbora aurrezteko.

6-Hirugilarra tiretan moztu, ondoren sartai batean hirugilarra bertan sukaldatu.

7-Baratxuria zuritu eta moztu.

8-Tipula ondo garbitu eta txiki-txiki moztu.

9-Olio pixka bat bota sartaira eta tenperatura baxuan baratxuria, tipula eta gatza bota eta sartaian utzi 5 minutuz.

10-Oilasko bularkiak moztu takoetan, 5 minutu horiek pasatzean sartaira sartu, beste 5 minutu utzi sukaldatzen.

11-Esne-gaina, gazta eta esnea gehitu eta beste 5 minutuz sukaldatzen utzi.

12-Piper beltz pixka bat bota eta espagetiak ere, egosiak daudenean. Ondoren sartaian dauden osagai guztiak ondo nahastu.

13-Dena batera sukaldatu 3-4 minutuz. Saltsa solidoegi geratu bada lehen gorde dugun espagetien ura bota dezakezu.

14-Pasta plateretan zerbitzatu eta piper beltz gehiago bota.