Garbantzuak

Zenbatentzako: 4 pertsonentzako

Denbora: Ordu bat

Osagaiak

  • Garbantzuak: 500 g
  • Haragia: 300 g
  • Fideoak: 100 g
  • Txorizoa: 4 zati
  • Urdaia: 4 zati
  • Azenarioa: 2
  • Tipula
  • Piperrautsa
  • Olioa
  • Tomate frijitua

Prestakuntza

1.Ipini ura eltze laster batean eta irakiten hasten denean bota garbantzuak, haragia, txorizoa, urdaia eta azenario eta tipula txikitua.

2.Itxi eltze lasterra eta balbula igotzen denean, itxaron 35 minutu.

3.Denbora pasatu ondoren, ireki eltzea eta banandu salda beste osagaietatik. Bota fideoak salda barruan (10 minutu aski dira).

4.Ipini tomate frijitua kazola barruan, txikitu haragia eta nahastu tomatearekin.

5.Azkenik, ipini txorizoa eta urdaia garbantzuekin eta bota olioa eta piperrautsa garbantzuen gainean.