Gazpatxoa

Zenbatentzat: 5 pertsonentzat

Denbora: Ordu erdi

Osagaiak:

  • Udare tomatea 0.75 kg
  • Piper berdea0.2 kg
  • Piper morroa 0.083 kg
  • Luzokerrak0.1 kg
  • Baratxuri-buruak0.5 ud
  • Tipula0.1 kg
  • Moldeko ogia0.1 ud
  • Serrano urdaiazpikoa0.05

Prestakuntza:

1. Utzi ogi kopuru erdia ozpin eta gatz pixka batekin uretan beratzen.

2. Birrindu osagai guztiak irabiagailuarekin, krema lodi bat lortu arte. Ondoren, arindu ur hotzarekin eta izotzarekin, beharrezkoa izanez gero.

3. Bahetu, piperraren eta tomatearen azala kentzeko.

4. Jarri puntuan gatz, ozpin eta oliba-olioarekin.

5. Txigortu ogi-pusketak.

6. Kurruskariak egiteko, sartu labean erdibitutako urdaiazpiko-xerrak, bereizi geruzak paper sulfurizatuarekin eta jarri pisu bat gainean. 

7. Jarri boletan. Ipini, halaber, urdaiazpiko kurruskari eta ogi txigorki zati bana bol bakoitzean.