Haragi eta barazki lasagna

Zenbatentzat: 4 pertsonentzat

Denbora: Ordu bat

Osagaiak

  • Pasta geruza edo plantxa: 3
  • Gurina: 40 g
  • oliba olioa
  • irina: 110 g
  • Esnea: litro 1
  • Haragi txikitua: 250 g
  • Tipulina: 1
  • Baratxuriak: 6
  • Azenarioa: 1
  • Ardo txuria: kopa 1
  • Tomate potea: 1
  • Kuiatxoa: 1
  • Berenjena: 1
  • Barrengorri edo  txanpinoi: 6
  • Parmesano gazta birrindua: eskukada 1
  • Mozzarela gazta birrindua: eskukada 1

Prestakuntza

1.Bexamela egiteko, zartagin batean, oliba olioa eta gurina ipini su ertainean, azkeneko hau urtu arte. Urtzen den momentuan, irina gehitu mugitzeari utzi gabe pasta bat lortuz. Kolorea aldatzen hasten zaion momentuan esnea gutxinaka gehitu eragiteari utzi gabe,nahi den lodiera lortuz. Gatz puntuan jarri, sutatik atera eta gorde.

2.Saltsa bolognesa egiteko, tipulina, baratxuriak eta azenarioa zuritu eta txiki txiki egin. Hauek, zartagi batean su ertainean gorritu eta 5-10 minutura haragia gehitu. Honek kolorea hartzean, ardo txuri kopa eta tomate potea gehitu eta dena batera 30-40 minutuz su ertainetan egosi.

3.Kuia, berenjena eta txanpinoiak, dado txikitan moztu eta su bizitan gorritu 3-4 minutuz. Ondoren, egindako bexamelaren erdia berotu eta bertara igaro barazki dado hauek. Ondo nahasi eta gorde.

4.Lasagna montatzeko, pastari behar duen egoste puntua eman. Ura irakiten ipini eta pasta xaflak sartu biguntzen diren arte. Ondoren, ur hotzetara igaro.

5.Muntatzeko, molde baten laguntzaz, oinean pasta xafla jarri, gainean, bolognesa, berriz ere pasta, gainean barazki bexamela, gero, pasta eta azkenik geratzen den bexamela eta gazta birrinduak.

6.Amaitzeko, labean 200ºtan 5 minutuz gratinatu eta zerbitzatu.