Ilarrak

Zenbatentzako: 2 pertsonentzako

Denbora: Ordu erdi

Osagaiak

  • Ilar freskoak: 200 g
  • Patata berria: 200 g
  • Tipulatxa
  • Arrautzak: 2
  • Berakatz hagin bat
  • Oliba olioa

Prestakuntza

1.Berakatza eta tipulatxa txikitu eta oliba-olio pixka batekin, erregosten jarri.

2.Ilarren lekak urarekin egosten jarri, saltsa bat egiteko.

3.Ilarrak erregositako barazkiei gehitu eta salteatu. Barazkien gainean, bi arrautza jarri eta barazkien beroarekin egiten utzi.

4.Patatak zuritu, uretan egosi eta birrindu, patata purea lortu arte.

5.Osagaiak platereratzean, patata purea jarri oinarrian eta ilarrak gainetik bota. Amaitzeko, arrautzarekin nahastu eta oliba-olioa eta gatzarekin ondu.