Intxaur eta Sagar Pastela

Zenbatentzat: 6 lagunentzat

Denbora: 1h eta 30 minutu

Osagaiak

  • 200g azukre moreno
  • 160g azukre txuri
  • 180g eguzkilore olioa
  • 180g griego jogur
  • 3 arraultz handi
  • 380g irin
  • 2 koilarakada legami
  • 1 koilarakada vainila
  • gatz piska bat
  • 250g sagar boztua
  • Barruko espirarako: 2 koilarakada azukre moreno eta eskukada handi bat intxaur
  • Kanpoko krema txuriarentzat: 225g gazta krema, 140g azukre glass, 80g krema eta vainila

Prestakuntza

1-Labea 170ºC tan aurre berotu, edukiontzia olioztatu

2-Bol batean irina, legamia gatza eta vainila nahastu.

3-Beste bol desberdin batean azukrea, olioa, jogurta eta arraultzak nahastu ondo bateratuak egon arte. 3-4 minutuz

4-Osagai lehorrak bustiekin nahastu, eta ondo mugitu.

5-Behin nahastuta dagoenean sagarrak bota eta nahastu.

6-Pastelaren masa 3 zatitan banatu eta espiralarena 2 zatitan

7-1/3 pastel masa jarri eta 1/2 espiralarena eta horrela, orden horretan den bukatu arte eta dena ondo zapaldu.

8-Labean sartu eta 1h eta 10 minutuz utzi, labeak gaineko eta azpiko beroa piztua duela, bentilagailurik gabe.

9-Bukatzean 10 minutu itxaron pastela bere edukiontzitik kendu arte.

10-Pastela dekoratu behin hoztu denean.