Izokina

Zenbatentzat: 2 pertsonentzat

Denbora: Ordu erdi

Osagaiak

  • 4 izokin solomo, hezurrik gabe: 220 g bakoitzak
  • Koilarakada oliba olioa: 2
  • Koilarakada sagardo-ozpina: 1
  • Perrexil xehatua
  • Saltsa tartaroa
  • Gatza

Prestakuntza

1.Gatza bi aldeetatik eman eta padera batean jarriko ditugu izokin solomoak su bizian, oliba olio pixar batekin.

2.4 bat minutuan edukiko ditugu su bizi horretan. Erretiratu egingo ditugu, lehor ez daitezen.

3.Padera garbitu, olioa isuri eta hartan gorrituko ditugu baratxuri xerrak.

4.Sagardo-ozpina isuriko dugu ondoren, eta segundo batzuetan irakitan eduki ondoren gaineratuko dugu perrexil xehatua.

5.Baratxuri-olioa gainean garaztatu eta saltsa tartaroarekin zerbitzatuko ditugu izokin solomoak