Natilak

Zenbatentzat: 2-4 Pertsonentzat

Denbora: 10 minutu

Osagaiak

  • Esnea: Litro bat
  • Gorringo arrautza: 8
  • Irina: koilarakada bat
  • Azukrea: 5 koilarakada
  • Kanela hautsan bakoitzaren aukeran

Prestakuntza

1,Gogoko dugun zerbaitekin irakingo dugu esnea: limoi, kanela, bainila… Behin irakindakoan, epeltzen utziko dugu bazterrean.

2.Gopor edo katilu batean gorringoak, irina eta azukrea joko ditugu, krema eder bat lortu artean. Poliki-poliki gehituko diogu nahasketa honi alboan daukagun esne irakinari. Arretaz egin behar da lan hau, zatitxoak sor ez dakizkigun.

3.Esne guztia nahastu dugularik, erabili dugun ontzira irauliko dugu nahasketa eta su eztitan jarriko, zurezko koilara batez maneatzeari utzi gabe. Natila apur bat loditzen hasia dela ikusitakoan, banakako katiluetan jarriko dugu eta hozten utziko dugu.