Ogi integrala

Zenbatentzat: 2 pertsonentzako

Denbora: Ordu bat

Osagaiak

  • Espelta huruna: 250g
  • Centeno huruna: 250g
  • legamia (ogixa itxeko espeziala, ez royal)
  • Ur epela(40ºC): 375ml
  • Gatza: kutxarada bat
  • Kalabazan pipa batzuk (ogixa dekoretako)

Prestakuntza

1.Lehenengo, hurun kantitatia pixau, bakoitzetik 250g eta beste osagaiekin nahastuko dogu; legamiaz eta gatzaz.

2.Dana nahastuta daukogunian, ura apur bat berotu, eta gutxinaka jungogare masai botatzen.

3.Behin dana “buztita” dauenian, ez danian huruna suelto gelditzen, plastiko bat jarrikotzagu, eta 2 ordu itxoin (edo gehixau) legamiak efektua iñ arte. Al bada, toki epeltxo baten jarri; nik etxe barruan, baina eguzkixak jotzen zauen toki baten jarri dut.

4.Apur bat nahastu iñgou haixia kentzeko.

5.Ogixa itxeko moldiai olixo apur bat bota, edo labarako papela jarri (nik ez naukon); eta masa bertan botakogu.Laba 220ºC-tan egonbida moldia sartzeko.

6.Espatulakin apur bat lagundu, eta pegau itxen bada, apur bat uretan buzti, eta lixto.

7.Marka batzuk iñgotzau kutxilluaz (buztita) barrura be berua heltzeko, eta kalabazan pipa batzuk jarrikotzau gañian, eta apurtxo bat aplastau iñgo ditxugu masan gañian, gero ez jauzteko oso errex.