Ogi normala

Zenbatentzat: 4 lagunentzat

Denbora: 45 minutu

Osagaiak

  • Bi zuringo
  • 20 gr olio
  • Gatza, azukrea
  • 42 gr. L’Hirondelle legamia
  • 500 gr irina
  • 400 zl ur

Prestakuntza

1-Lehenik eta behin zuringoak harrotu beharko ditugu. Ostean, edalontzi batean nahastu ura, olioa, gatza, azukrea eta legamia. Gehitu zuringoak eta irina eta guztia irabiatu beharko duzu.

2-Orea oratzen hasi aurretik bota irina sukaldeko mahai gainean eta baita eskuetan ere. Denboralditxo batez oratu eta gero, ipini itzazu zatitxoetan labeko bandejan eta utzi handitzen bere bolumena bikoiztu arte.

3-Handitu denean labean sartu 190º gradura 30 minutu inguru. 

4-Azkenik, labetik atera eta pizka bat hotzitzen utzi beharko duzu, ostean jateko prest izango duzu ogia. On egin!