Oilasko entsalada

Zenbatentzat: pertsona batentzat

Denbora: 10 minutu

Osagaiak

  • Oilasko zatiak, soberan geratutakoak
  • Kuskusa, soberan geratutakoa
  • Uraza
  • Tomatea
  • Artoa
  • Ahuakatea

Prestakuntza

1-Garbitu uraza eta tomatea. Ipini plater batean.

2-Zartagin batean, berotu kuskusa oliorik gabe, kurruskari gera dadin. Bota uraza eta tomatearen gainera.

3-Ondoren, gehitu artoa eta ahuakatea.

4-Katilu batean, nahastu ziapea (mostaza), eztia eta ur epel pixka bat.

5-Ondu entsalada, eta jateko prest.