Oilaskoa

Zenbatentzat: 4 lagunentzat

Denbora: 1 ordu

Osagaiak

  • Oilasko bat osorik
  • Garagardo botilatxo bat
  • Ziape edo mostaza koilarakada bat
  • Gatz koilarakada txiki bat

Prestakuntza

1-Labea berotzen jarri 190ºtan.

2-Oilasko osoa labeko ontzi batean jarri, bularkia goruntz duelarik.

3-Garagardo botilatxo bat gehitu gainetik, oilasko guztia garagardoarekin bustiz.

4-Gainetik gatza gehitu, norberaren gustuaren arabera, koilarakada txiki bate nahikoa izaten da oilasko bakoitzeko. (Garrantzizkoa da gatza garagardoarekin busti ostean gehitzea era honetan oilaskoan itsatsirik geratzen delako.)

5-Oilaskoa labean sartu 45 minutuz, (denbora oilaskoaren araberakoa izaten da normalean 45 minutu edo ordubete inguru behar izaten du.)

6-Azala gorritzen zaionean oilaskoa labetik atera eta zartagi batera bota askatu duen zuku guztia.

7-Oilaskoa labean sartu berriro eta bitartean zartagian askatu duen zukua ziape koilarakada batekin landu. Guztia loditzen den bitarte 5 minutuz.

8-Azkenik oilaskoari gainetik eginiko saltsa gehitu eta azken minutuak eduki labean, guztiz egin dadin.