Paella mixtoa

Zenbatentzat: Bakoitzak osagaiak botatzen dituen neurrian

Denbora: 2 ordu

Osagaiak

  • Neurriak bakoitzaren gustoan izango dira
  • Oilasko-bularkiak
  • Txirlak
  • Ganbak
  • Otarrainxkak
  • Muskuiluak
  • Ilar egosiak
  • Txipiroi eraztunak
  • Arroza
  • Arrain-salda
  • Piper gorria
  • Tipula
  • Azalik gabeko tomatea
  • Baratxuriak
  • Oliba-olioa
  • Piperbeltz birrindua
  • Perrexil txikitua
  • Azafraia
  • Gatza

Prestakuntza

1.Paella mito egiten hasteko, lehenik paellarako ontzia berotu eta olioa eta barazkiak fin-fin zatituta ontzira bota behar dira. Era berean, txipiroi eraztunak ere gehitu. Dena nahastu eta 5 minutuz su baxuan utziko dugu.

2.Ondoren, gatza eta piperbeltza bota eta otarrainxkak eta ganbak gehitu. Berriz ere nahastu eta sutan 5 minutuz utzi.

3.Errenkadan, txirlak eta muskuiluak botako ditugu, nahastu eta beste 5 minutu itxaron. Bost minutu horien bueltan, arrain-salda eta limoi-zukua gehitu. Azafraiarekin ondo nahastu eta 15 minutuz utzi.

4.Gero, zartagin batera olioa bota eta arroza gehituko dugu. Arroza, su baxuan kuzinatu eta etengabe nahastu.

5.Bukatzeko, arroza paellara bota, nahastu eta salda guztia bota. Nahi izanez gero, ilarrak ere gehitu diezaiekezu. Arroza 20 minutuz sutan izan ostean, sua itzali eta paella estali, 5 minutuz. Zerbitzatzeko, perrexilez apaindu eta limoi xaflekin zerbitzatu.