Pasta barazkiekin Siziliar erara

Zenbatenzat: 4 pertsonentzat

Denbora:

Osagaiak

  • 400g pasta (razioa: 80g-120g)
  • 2 berenjena
  • 2 apio adar
  • 1 tipula
  • 400g tomate (naturala zein erosia)
  • 2 goilarakada kaparrondo
  • 100g azeituna beltz (hezurrik gabe)
  • 1 goilarakada ozpin
  • Oliba olioa, gatza eta piperbeltz irindua

Prestakuntza

1. Berenjenak garbitu, xerretan moztu eta ondoren dadoetan.

2. Tipula zuritu eta xerra finetan moztu.

3. Apio adarrak garbitu, hostoak kendu eta xerra finetan moztu.

4. Zartagi batean olio eta gatz piskat bota eta sua potentzia erdira jarri. Olioa berotzerakoan tipula gehitu eta 5 minutuz sukaldatu.

5. Apio bota eta beste 5 minutuz sukaldatu barazkiak bigun geratu eta tipula doratu arte.

6. Zartagi hortan bertan olio eta gatz piska bat gehio bota eta berenjena gehitu