Pasta Bolognesa

Zenbatentzat: 5 pertsonentzat

Denbora: 30 minutu

Osagaiak

  • Tipulin bat, txiki-txiki egina
  • 3 baratxuri ale, txiki-txiki eginak
  • 3 koilarakada oliba olio
  • Haragi pikatua, 600 g (txerrikia, behikia edo txahalkia, gizena ere baduena xamurragoa izan dadin)
  • Tomate saltsa, litro laurdena
  • Perrexil xehatua
  • 600 g pasta, egosi berria, nahi dena (saltsa daramaten plater mota honetarako espagetiak edo tagliatelleak dira egokiak)

Prestakuntza

1. Zartagin batean olioa jarri eta bertan baratxuri aleak, gatz pixka bat eta tipulina gehitu.

2. Su ezti-eztian jarri. Barazkia pixkana-pixkana frijitu dadila, 20 bat minutuan.

3. Denbora hori iraganik, sua bizitu eta haragi xehatua gehitu. Haragia frijitzen ari den bitartean, beste 20 minutuz, zurezko zaliarekin eragiteari utzi gabe, haragi pikatua suelto gelditu dadin, ez ore bat egina.

4. Gazitu eta tomate saltsa gehitu. Saltsa pixka bat loditu dadila, haragia melenga eta ongi krematsua gelditzeko.

5. Perrexila erantsi gero, baita pasta egosi berria eta xukatua ere.