Pasta carbonara

Zenbatentzat: 2 pretsonentzat

Denbora: 45 minutu

Osagaiak

  • Espagetiak: 250 g
  • Tipula: 1
  • Hirugihar ketua:250 g
  • Esne-gaina: litro erdi
  • Arrautzak: 2
  • Gatza
  • Piperbeltz zuri ehoa
  • Piperbeltz-aleak edota erramua.

Prestakuntza

1.Hasteko, jarri egosten ur aromatizatua, gatza eta olio-zurrusta bat. Irakiten hasitakoan, gehitupasta, eta eragin itsats ez daitezen. Egosipuntu-puntuan dauden arte; gogor antzean geratu behar dute.

2.Gero, ura kendu eta oliba-olio pixka bat gehitu behar zaie. Dena, eragin, oliotan ondo busti eta beren artean itsats ez daitezen.

3.Carbonara saltsa egiteko tipula brunoise eran ebaki behar dira, eta bigundu oliotan. jarraian, gehitu hirugiharra, eta errealdi bat emanostean, xukatu ondo olioa.

4.Azkenik, esne-gaina gehitu, bota gatza eta piperra, eta loditzen utzi behar da dena.