Patatak Errioxar erara

Zenbatentzat: 4 lagunentzat

Denbora: 30 minutu

Osagaiak

  • 0,5 kg patata (ez dute zertan Errioxakoak izan beharrik ;-))
  • oliba olioa 4 goilarakada
  • 4 txorizo, bana, alegia. (Luzeetakoa bada, zatitu eta kito)
  • ardo txuri kopa bat
  • tipulina bat
  • 2 baratxuri ale
  • piper gorri edo pikilloak
  • pipermin gozoa
  • ura

Prestakuntza

1-Lehenbizi, barazki guztiak txiki egin. Txorizoa nahi bezela zatitu eta patatak zuritu eta “kaskatu”.

2- 4 oliba olio koilarakada berotzen ipini eltze batean.

3-Tipula eta baratxuria erregosi kolorea aldatzen duten arte. Orduan, txorizoa eta piperra gehitu, minutu batez erregosi eta patata bertara igaro.

4- 2 minutuz guztia erregosi su ertainetan.

5-Pipermina, ardoa, gatza gehitu eta urez estali. Sua handitu eta irakiten hasten denean, 25 -30 minutuz su ertainetan egosi.

6-Zerbitzatu.