Perretxiko rissotoa

Zenbatentzat:

Denbora: Ordu erdi

Osagaiak

  • Eskukada arroz: 4
  • Onddo haundi edo lau eskutada perretxiko (ziza, gibelurdin, negrilla, barrengorri…): 4
  • Tipulina: 3
  • Baratxuri atalak: 2
  • Piper berde ale erdi
  • haragi edo barazki salda, (besterik ez baduzu, pastillarekin egindakoa)
  • Baso erdi ardo txuri
  • parmesano gazta, hauts edo xaflatan
  • Gurina: goilarakada bat
  • Oliba olioa: 5 goilarakada
  • Gatza
  • Piper beltz hautsa

Prestakuntza

1.Perretxikoak sukaldeko paper heze baten laguntzaz ongi garbitu.

2.Perretxiko/onddoaren txapela eta oina laban baten laguntzaz banatu.

3.Barazkiak; tipulina, baratxuria, onddo oina eta piper berdea zati txikitan egin.

4.Txapela gainontzeko barazkiak baino zati handiagotan egin. Eskuarekin apurtuta, hobe.

5.Zartagin edo padera batean, 4-5 koilarakada oliba olio ipini eta onddo txapelak izan ezik, gainerako barazkiak gorritzen jarri su ertainetan.

6.Barazkiak ongi gorritutakoan arroza eta onddo txapel zatiak gehitu eta ongi eragin su bizitan pare bat minututan.

7.Ardo txuri edalontzi erdia gehitu eta 2-3 minutura salda.

8.Salda gehitu eta su bizitan egosi lehen 3-4 minututan goilara baten laguntzaz aldiren batean eraginez eta paderan arroza ongi sakabanatuz.

9.Su ertainera jeitsi eta gatzpipertu nahieran.

10.Beste 10 minutuz egosi eta arrozaren puntua apurtxo bat gogor dagoela, gurin goilarakada eta parmesano gazta eskukada bat gehitu.

11.Sutatik kanpo, goilararekin eragin krematsu geratu arte.