Pistoa

Zenbatentzat: 4 lagunentzat

Denbora: 80 minutu

Osagaiak

  • 400g tomate heldu
  • Tipula handi bat
  • Piper gorri bat
  • Piper berde bat
  • Kalabazin bat
  • Baratxuri hortz bat
  • 50ml ardo txuri
  • Gatza
  • Oliba olio birjina

Prestakuntza

1-Barazkiak garbitu. Dado txikietan moztu. Baratxuri hortza ere txiki-txiki moztu.

2-Eltze batean, oliba olioa bota eta hau berotu. Olioa berotzean, tipula bota eta frijitu. Ondoren baratxuria eta piperrak bota eta dena ondo nahastu.

3-Nahi adina gatz bota, eta ardo txuria gehitzen dugu. Horren ostean, tapa jartzen diogu eltzeari eta sua jaitsiko dugu, horrela 30 minutuz utzi.

4-Hurrengo pausoan kalabazina beste barazkiekin nahastu beharko dugu, eta berriz ere tapa jarri 20 minutuz. Su baxuan baina burbuilak atera daitezela.

5-Tomateak dadoetan moztu eta irabiagailuan txikituko dugu, ondoren eltzera sartuko dugu beste berdurekin.

6-Pistoa nahastu, eta gatza behar badu botako diogu, bertan utziko dugu berdurak ondo egin arte.

7-Horren ostean prest egongo da gure pistoa.

8-Bukatzeko, arraultza firijituko dugu eta pistoaren gainean jarri.