Pizza Masa

Zenbatentzat: Pertsona batentzat

Denbora: Ordu erdi

Osagaiak

  • Indar Irina: 150g
  • Ura; 150ml
  • Ama orea: 14g
  • Legamia: 12g
  • Irin ahula: 15g
  • Ekilore-olioa: 25ml
  • Gatz fina

Prestakuntza

1.Oratu dena batera masa fin eta elastikoa lortu arte.

2.Zatitu masa lortu nahi den pisuko piezetan.

3.Zatiak biribilduta eta irineztatuta, legamiatu kaxoi batean.

4.Behin hartzidura bukatuta edo pizza egiteko garaian, zapaldu bolak pizza oinarriak osatuz, ondoren osagai desberdinak gehitzeko.

5.Labean erre tenperatura altuan eta lurrunik gabe.