Potxak

Zenbatentzat: 6 lagunentzat

Denbora: 50 minutu

Osagaiak

  • 800g Potxa
  • 2 tomate heldu
  • 1 Tipula
  • 1 Piper berde
  • 1/2 Piper gorri
  • 6 Baratxuri ale
  • 70g Lukainka
  • 135g Urdaiazpiko
  • Ura
  • Olioa

Prestakuntza

1-Eltze handi bat (kontutan hartu gero potxak bertan sartuko ditugula) olioz olioztatu.

2-Bertan tipula brunoisen eta piperrak eta  tomateak 2 cm tako kubotan zatiturik su motelean egin (ez frijitu bainan ezta potxatu ere). 

3- 3-4 minuturen ondoren baratxuriak azalarekin bainan labanarekin zapaldurik gaineratu eta gatzez ondu. 

4-Hamar minutuetara urdaiazpikoa eta lukainka ( zm bateko zatitan) gehitu eta minutu pare batez sukaldatzen dugunean edo barazkiak eginak daudenean potxak gehitu (izoztuak badira ez dira desizoztu behar). 

5-Multzoa ongi nahastu eta txorrotatik ura gehitu multzoa estali harte. Sua igo, eltzea estali, eta irakiten hasten denean, sua jeitsi eta 30-35 minutuz egosi. 

6-Irakiten hasten denetik 10 minutuetara bitsa atera daiteke.

7-Eltzean zerbitzatu.