Tiramisua

Zenbatentzat: 4 pertsonentzat

Denbora: 20 minutu

Osagaiak

  • Arrautzak: 3
  • Azukrea: 3 goilarakada
  • Maskarpone gazta
  • Soletila bizkotxoak
  • Kafe hotza

Prestakutza

1.Arrautz-gorringoak ondo irabiatu azukrearen erdiarekin, beren bolumena bikoiztu arte.

2.Pixkanaka maskarpone gaztarekin nahastu.

3.Zuringoak irabiatu azukrearen beste erdiarekin, eta dena suabe nahastu.

4.Bizkotxoak kafearekin busti eta ontziaren hondoan jarri, eta kremaren zati batekin estali (nahi izanez gero txokolate beltz zatiak jar daitezke). Berriro beste bizkotxo kapa bat jarri gainetik, baita krema ere. Gaina kakao hautsarekin estali.

5.Hozkailuan sartu ordu batzuetan.