Txanpinoi pintxoa

Zenbatentzat: 4 lagunentzat

Denbora: 30 min

Osagaiak

  • 16 txanpinoi handi
  • 16 otarrinxka
  • 16 galaper arraultz
  • 4 baratxuri ale
  • Perrexila
  • Oliba olio birjina
  • Gatza
  • Kafe koilarakada bat irin
  • Basokada erdi oilasko salda

Prestakuntza

1-Otarrainxkak zuritu eta burua kendu eta platera batean gorde. Txanpiñoiak garbitu, eta zurtoina osorik kendu, txapelak bakarrik utzita. Ondoren, zartagin batean zorrotada bat oliba oliorekin frijitu, baina txapelek zuloa duten aldea bakarrik, pare bat minutuz. txapel guztiak frijitu ondoren, laberako erretilu batean jarri, baina orain zuloa gora begira dutelarik.

2-Labea 180 ºC-tan berotzen jarri. Baratxuri aleak zuritu, eta pusketa txikitan moztu, baita perrexila ere. Txanpiñoien gainean zabaldu, gatz pitin batekin eta olio zorrotada batekin. Labean eduki bost bat minutuz.

3-Erabili dugun zartagin berberean olio zorrotada bat bota eta berotzen jarri berriro. Bertara otarrainxkak botako ditugu, eta minutu bat pasa ondoren, irina gehitu. Segidan, baso erdi bat oilasko salda gehitu, eta pare bat minutu gehiago irakiten eduki. Bitartean, beste zartagin batean galeper arrautzak frijitu (aldiko lau arrautza batera friji ditzakegu). Kontuan hartu denbora gutxian frijitzen direla. Frijitu ahala, plater batera atera.

4-Labetik txanpiñoiak atera eta erretilu polit batean ipini. Otarrainxka bakoitza txapelaren barruan sartu, arrautza bana ere gainean jarri eta, bukatzeko, otarrainxkekin lorturiko saltsarekin, dena gainetik ondo busti.