Txokolate trufak

Zenbatentzat: 4 pertsonentzat

Denbora: 12 ordu

Osagaiak

  • Txokolate beltza, : 300g
  • Txokolate esneduna: 200g
  • Esnegain likidoa: 200g
  • Kakao hautsa, trufak hartan pasatzeko

Prestakuntza

1.Esnegaina irakiten jarriko dugu ontzi batean lehenik. Irakiten hasi orduko, aterako dugu sutatik. Txokolate puskak azkar-azkar sartuko ditugu hartan, txokolate beltza eta esneduna, eta pausatzen utziko dugu minutu batzuetan, txokolatea urtu arte.

2.Orduan sartuko dugu gomazko espatula edo zurezko zali bat eta hasiko gara eragiten, txokolatezko ore leun eta homogeneoa lortu arte eragin ere.

3.Ontzi berean utz dezakegu orea hozten hozkailuan, ongi estalita, ordu batzuetan, txokolatea gogor dadin.

4.Horren ostean, trufa zatitxoak egingo ditugu, kafeko koilara baten laguntzaz. Trufa zatiei forma eman eta kakao-hautsean, kakaoa garratza bada hobe, pasako ditugu gero.

5.Pausatzen utzi eta jango ditugu.