Untxia saltsan

Zenbatentzat: 3 lagunentzat

Denbora: 45 minutu

Osagaiak

  • Untxi eder bat, puskatua
  • 4 baratxuri ale, pikatuak
  • 2 porru, pikatuak
  • 2 tipulin, pikatuak
  • 6 koilarakada tomate saltsa
  • Oliba olioa
  • Litro erdia salda edo ur
  • Gatza

Prestakuntza

1-Gatza eman eta kazola zabal batean jarriko ditugu gorritzen, oliba oliotan, untxi zatiak su ertainean.

2-Ongi frijituko dugu untxia azalaren alde guztietatik. Sua eztitu eta barazkiak irauliko ditugu kazolan; eztitzen utziko ditugu, erre gabe, 10 bat minutuan.

3-Tomate saltsa erantsiko dugu ondoren. Bira batzuk eman eta salda edo ura isuriko dugu.

4-Gozatzen utziko ditugu jakiak su eztian 25 bat minutuan, haragia xamur eta saltsa puskei itsatsirik gelditu arte. Ez du saldatsu behar.

5-Jan aurretik, oliotan frijituriko patatak, dadotan moztuak, edo barrengorri salteatu batzuk erantsi ahal izango ditugu hornidura gisa.