Valentziako paella

Zenbatentzat: 2 lagunentzat

Denbora: 40 minutu

Osagaiak

  • 4 eskukada arroz
  • Ura (arroza hainako bi)
  • Tipula bat
  • Piper gorri eta berde bana
  • Azenario bat
  • Kuia txiki bat
  • 2 Bartxuri buru
  • Ardo zuri kopa bat
  • Oilasko zatiak (bularki eta iztarrekin eginak) 250gr
  • Bi goilarakada oliba olio
  • Gatz apur bat

Prestakuntza

1-Barazki guztia garbitu eta zuritu.

2-Barazkiak zati txiketan moztu, guztiak tamaia berekoak egin behar dira.

3-Paela batean bi koilarakada olio jarri eta guztia berotu.

4-Baratxuri eta tipula zatiak gehitu eta guztia ondo landu 5 minutuz, kolorea har dezan.

5-Kolorea hartzen duenean gainontzeko barazki guztiak gehitu eta su bizian ondo landu.

6-Beharrezkoa da barazkiak ondo lantzea, kolore bizia har dezaten

7-Oilasko zatiak paelara gehitu eta guztia ondo landu gatz apur batekin.

8-Oilaskoa gorritzen denean arroza gehitu eta guztia batera nahastu.

9-Ardo zuri kopa gehitu eta guztia lurrundu bitartean landu sutan.

10-Azkenik ura gehitu, eta irakiten hasten denean sua jeitsi. 20 minutu behar izaten ditu guztiak egosten.

11-Paelak puntu ona izan dezan itzali sua amaitzear dagoenean, berez beroareki amaitzen delako egosten.

12-Beharrezkoa da denbora batean egoten uztea 5-10 minutuz.