Zapoa labean

Zenbatentzat: 2 pretsonentzat

Denbora: 45 minutu

Osagaiak

  • Zapo garbia: 400 g
  • Otarrainxkak
  • Xiitakeak: 100 g
  • Berakatz hagina: 2
  • Tipulatxoa: 1
  • Ardo zuria: 20 g
  • Ura: 100 g
  • Perrexila
  • Oliba olioa
  • Gatza

Prestakuntza

1.Garbitu bieirak eta korala atera.

2.Zartagin batean berakatz ale bat ondo txikituta gorritzen jarri. Dantzan hastean, tipulatx xehetua bota. Egindakoan, bieiraren koralak eta ardo zuria gehitu, ardoa murrizten utzi eta gero ura bota. Sutatik atera eta estalita infuzionatzen utzi. Birrindu eta gorde.

3.Zartagin batean berakatz ale bat oliba olio apur batekin jarri eta bertan barrengorriak salteatu, laurdenetan zatituta. Erdi eginda daudenean, bieirak gehitu eta pare bat buelta eman.

4.Zartagin bero batean zapoaren alde bat ondo gorritu eta labeko erretilu baten jarri, bieirekin batera. Labean eduki 200º C 8-10 min.

5.Eginda dagoenean, zapoa barrengorri eta bieira ohe baten gainean zerbitzatu, koral saltsarekin lagunduta.